top of page

Zeharkako Heziketa Oinarriak

 

- Norbanakoen arteko ezberdintasunak aukera bikaina dira hazteko eta hezteko.

- Hurbiltasuna, konfiantza eta norbanakoen ezberdintasunei egokitzea dira haur eta gaztetxoei ematen diegun laguntzaren oinarri.

- Ikas prozesuan, (begirale / haur - haur / begirale) elkarrekikotasuna, gure proiektuko prozesu giza - hezitzaileko atal nagusietakoa da.

- Balore unibertsalak dira gure  hezitzaile jardunaren funtsa eta gure programen edukiak honakoak dira:

 

  • Errespetua:  Aniztasuna onartu eta ulertzea pertsonei, gizarteei, kulturei eta bizi ditugun inguruei dagokienez.                                    

  • Autonomia: Autonomia pertsonala helburu duten jarrera eta gaitasunak garatzea.      

  • Integrazioa: Pertsona taldean sartzeko lagungarri diren jarrera positiboak lantzea.

  • Sormena: Sortzeko eta imajinatzeko gaitasuna garatzea, beti ere, garapen pertsonalerako tresna gisa.

  • Elkartasuna: Kidetza eta laguntza altruista pertsonei eta komunitateari begira.

  • Parte hartzailea: Iritzi guztiak entzun eta norbanakoen zein komunitatearen bizitzari dagozkien erabakiak partekatu.

  • Partekatu: Norbanakoen baliabide eta ezaugarriak zein kolektiboak elkarrekin gozatzen ikastea.

  • Kultura aniztasuna: Komunitatearen aniztasun kulturala ulertu eta integratzea.

  • Balioestea: Pertsona guztiek positibotik dutena indartzea, hobetzea lortzeko eta, horrela, autoestimua indartzeko.

  • Konpromisoa: Norbanakoen sinesteen aurrean, erantzun koherente eta kontsekuentea ematea, proiektuarenganako, parte hartzaileenganako eta komunitatearenganako etengabeko jokabide kontziente eta arduratsuaren bitartez.

  • Berdintasuna: Tratu bereko harreman positiboak, etnia, sexu, erlijio, ideologia etab. direla-eta, inolako bazterketarik gabe.

 

-- Errealitatea hainbat ikuspuntutatik aztertu eta izpiritu kritikoa bultzatzen dugu, erabakiak modu libreagoan hartu ahal izateko.

bottom of page