top of page

 Historia apur bat- Nondik gatoz

       

80. hamarkada, Arrotxapea, era guztietako gizarte mugimenduen

loratze garaia. Auzo heze honetan,  eskola, auzo elkarte eta parrokien

itzalpean, gurasoei eta hezitzaile profesional zein bokaziozkoei, kolektibo

baten babesgabetasun egoera, umeena alegia, kezkagarria iruditu zitzaien.

        Lanari ekin zioten eta auzoko hainbat eremutan

aisialdi elkarteak  sortu zituzten. Umeek, joko antolatuei

zein libreei eta txango zein kanpaldiei esker, haien

prestakuntza osatzeko aukera izan dute; hala nola: elkar

ezagutzekoa, haien baitako hezkuntzan sakontzekoa,

hainbat balore lantzekoa eta tresna ugari erabiltzekoa.

        Garai hartan sortu ziren Asociación Juvenil

Juslarrocha eta Goiztiri. Urte batzuk geroago, 90.

hamarkadan,  Aventura, Plazaola, Euskal

Txokoa eta Ludoteca Corralillos. Guztiek helburu bera

zuten arren, bakoitza bere txokoan aritzen zen. Askotan

umeak berak zituzten denetan eta ia beti azpiegitura eta

boluntario falta zuten guztiek.

        Urrezko garaia zen.

 Zenbait urte geroago, ia adin nagusiko egin zirenean elkarte hauek,  elkarrekin harremanetan jarri ziren gure auzoko boluntario eta heziketa azpiegiturak koordinatzeko.

 

       Hasiera batean, jarduerak bateratzeko koordinakunde txikiak, koordinadora iraunkorraren bilerak eta abar izan ziren. Handik gutxira, ahaleginak, materialak eta egiturak errentagarri bihurtzeko beharra ikusita, pixkanaka Elkarte Federazio bat sortzeko  ideia landu zuten.

 

       Horrela bada, 2001ean BATEAN Federazioa izanen zena jaio zen.

       Egun, BATEAN sendoturik dago. Garai hartan jarduera, dantza eta formazioan parte hartzen zuten ume haiek berak dira egun lanean ari direnak eta noski, etorkizunean ere, dagokienean, beste batzuk ariko dira hauen ordez.

bottom of page