top of page

Errotxapea Eskola Arteko Ginkana 2016


Bateanen eskola guztietatik ume asko elkartzen dira urtero. Gu auzokideak elkartzeko puntu bat izan nahi gara. Baina batzuetan euskarak umeak banantzen dituela ikusten dugu. Horregatik proiektu hau bultzatu dugu. Denon artean zerbait sortu nahi dugu, euskara jendea biltzen duena izateko , eta ez kontrakoa. Horregatik pentsatu genuen: Eta haien artean euren esperientziak euskaraz elkarbanatuko balituzte? Dakitenek ulertuko balute ze zaila den beste batzuentzat ikastea? Asko ez dakitenek, beste batzuentzat bizitzeko aukera bat dela, eta gozatu daitekeela ikusiko balute? Elkarrekin ikasiko bagenu euskaraz gozatzen, eta elkar irakatsiko bagenu?

Hilabete batzuk lan egin eta gero, aurkeztu ahal dizuegu gure proiektua:

Errotxapeako I.Eskola Arteko Mega Ginkana.

Maiatzaren 31an izango da, 15:15etan Maiteminduen Parkean.

Hiru eskolak (D eta A eredukoak), 160 haur, zazpi irakasle, eta hamabost auzoko gazte elkartuko gara Mega Ginkana batean.

Patxi Larrainzar Ikastolak, Escolapios-Compasión Eskolak, Rochapea Ikastetxe Publikoak eta BATEAN Federazioak parte hartuko dugu.

Taldeek eskola desberdinetako umeak elkartuko dituzte, eta helburuen artean talde-lanaz frogak gainditzea eta euskara elkarrekin gozatzea izango ditugu.

Entradas recientes
Archivo
Busca por categorías
bottom of page