Campa otoño euskera 2017
- Dec 27, 2021
- 1 min read
Azaroaren 10tik 12ra kanpaldian joan ginen Getadarreko aterpetxera, auzoko lagunekin asteburu bat euskaraz pasatzeko. Naturan geundela aprobetxatuz, Amalurraren gaia aukeratu genuen gure astebukaerari forma emateko, honen inguruan egin genituen eskulanak, jokuak, gynkanak... eta zuhaitzak landatu genituen! Kirola egiteko tartea ere izan genuen, larunbatean, multikirol gynkana batean kirol ezberdinak ezagutu genituen eta igande goizean, ingurua ezagutzeko paseo bat eman genuen. Parrandarako astia ere izan genuen, larunbat gauean pijamafesta izan genuen eta dantzan ibili eta gero lotara joan aurretik masajeak eman genituen elkarri goxo lo egiteko.
Igande arratsaldean Errotxapeara itzultzeko momentua iritsi zen, elkar agurtu aurretik oroigarri bat egin genuen eta etxera itzuli ginen, asteburu oso bat euskaraz gozatu eta gero eta lagun berriak ezagututa.
IMG-20171116-WA0092 IMG-20171116-WA0088 IMG-20171116-WA0081 IMG-20171116-WA0073 IMG-20171116-WA0067 IMG-20171116-WA0057 IMG-20171116-WA0055 IMG-20171116-WA0033 IMG-20171116-WA0014 IMG_20171111_191722





















Comments