top of page

Uitziko kanpaldia


Negu luzeari amaiera emateko, gure auzoko txikiekin Uitzira joan ginen, "zirko ibiltaria" kide berrien bila baitzebilen han. Honen parte bihurtzeko, zenbait froga eta erronka pasa behar izan genituen, guztion elkarlanez baliatuta. Momentu batez, pailazo, trapezista, mimo eta mago sentitu ginen eta haien azalean jartzeko aukera izan genuen. Hau guztia pasata zirkoaren kide bihurtu ginen eta ikasitako guztia praktikan jarri ahal izan genuen.

Horretaz aparte, eguraldi ezinhobeak mendira joateko aukera eman zigun eta udaberria hastear zegoela ikusi ahal izan genuen. Giro paregabe honetan, euskarak bazuen toki garrantzitsua gure artean.

Entradas recientes
Archivo
Busca por categorías
bottom of page